Pribatutasun politika

Datu pertsonalaren tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez, pertsona fisikoen babesari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren EB 2016/679 Araudiaren, apirilaren 27koaren, 13. artikuluaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak «OPCE TRAINING DAY» izeneko fitxategian gordeko direla. Fitxategi horren jabea  Kongresuak eta Ekitaldiak Antolatzeko Enpresen Euskal Elkartea da —IFK: G-95797296; helbidea: Telesforo Aranzadi 2-1º derecha (48008 Bilbao); webgunea: www.opce.eus; Datuen Babeserako delegatuaren harremanetarako helbide elektronikoa: presidencia@opce.eus—.

Fitxategi horren helburua da unean uneko harremanei eustea eta Kongresuak eta Ekitaldiak Antolatzeko Enpresen Euskal Elkarteak egiten dituen jarduerei buruzko informazioa bidaltzea, baita “TRAINING DAY” jardunaldian parte hartzeari lotutako gestioa egitea ere.

Datuak gorde egingo dira, interesdunak kentzeko eskatzen ez duen bitartean eta, betiere, errekurtsoa eta/edo erreklamazioa aurkezteko epeak zabalik dauden bitartean eta datuek jaso zireneko helburua betetzeko balio duten bitartean.

Datuak ez dira lagako, salbu eta legez agintzen bada, eta ez da haien nazioarteko transferentziarik egingo.

Fideliza, Grupo Xabide, Bulego Teknikoa den aldetik, datuen tratamenduaz arduratzen da, jardunaldiko antolatzaile eta fitxategiaren jabearen izenean.

Jakinarazten dugu, biltzarra egiten den bitartean, irudiak eta argazkiak grabatuko direla, balizko argitalpenetarako material erabilgarria izateko.